:
Menura itzuli
Zabaldu:
Tokiko Agenda 21a udal kudeaketako sail guztietan jasangarritasun irizpideak barneratzea ahalbidetzen duen udalerriaren egiturazko plana da. Helburu horrekin, herritarren bizi kalitatea hobetzeko xedea duten ingurumen, ekonomia eta gizarte politikak batzen ditu hau baldintzatzen duten faktore desberdinetan eraginez (osasuna, ingurumena, hirigintza, zerbitzuak, mugikortasuna, etab.).
Bere zeharkako nolakotasuna dela eta, Tokiko Agenda 21ak udaleko sail guztiak hartzen ditu bere baitan, horietan eraginez eta guztietan garapen jasangarriarekin lotutako irizpideak barneratuz. Horrela, Tokiko Agenda 21ak, herriak bere eremu guztietan kohesio handiagoarekin funtzionatzea ahalbidetzen du, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetzera bideraturik; gainera herria eraginkorragoa izatea eta bere jarduera guztietan baliabide eta esfortzu guztiak errentagarri bihurtzea ahalbidetzen du.
Agenda 21
Hala ere, Tokiko Agenda 21a, batez ere, herritarren parte hartze eta komunikaziorako erreminta da: herritarrek, beraien herriko kudeaketarako garrantzitsuak diren gai eta erabakietan iritzia emateko eta ekarpenak egiteko foro irekia da. Beraz, kudeaketa garden eta bidezkoagoa lortzera bideratua dagoen espazioa da.
Ohar Legala © Ihobe, S.A. - Idazkaritza Teknikoa Udalsarea 21
Alameda Urquijo 36 Zk- 6. solairua, 48011 - BILBO - h.el: udalsarea21@ihobe.net - Web-gunea: www.udalsarea21.net
www.udalsarea.net webguneko edukiak Creative Commons 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut